XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
11. AGINTE ADIZKIAK. 11.1. AGINTE ADIZKIEN EZAUGARRIAK. 11.1.1. Modua.Ohizko gramatiketan, aditzen moduak sailkatu direnean,
Zergatik gertatu da hori?.
Aginte adizkiak erabiltzen ditugulako aginduak emateko, beraz, beste modu edo ñabardura bat erantsiz.
Halaz guztiz, aginduak emateko ez ezik, bestetarako ere erabiltzen dira adizkiok, aholku eta erreguak egiteko, esate baterako.
Hauxe da ondoko adibideotan ikusten dena:
Aukera edo desirak adierazteko ere erabiltzen ditugu:
Ikusten denez, esanahiaren aldetik, orain arte paratu ditugun forma guztiok halako irrealtasun bat adierazten digute.
Gauza bera gertatzen zaigu hurrengo hauetan ere:
Bi adibideotarik lehenengoan, direlako horiek zoriontsu izatea nahi genuke, nahiz ez dakigun gure nahi hau inoiz beteko denik.
Bigarrenean ere bestearen antzera, ez baitakigu Peruk eginen duen horrelakorik.
Bata zein bestea aginduak bezain irrealak dira, aginduak egiten ditugunean ere ez baitugu inolako segurtasunik guk agindua beteko ote den.
Ikusten denez, morfologi aldetik adizkiok bereziak dira.
Zenbait aditzek forma trinkoak badituzte ere, normalean